Escuela Superior de Ingenieros de Bilbao
Colegio Oficial de Ingenieros Industriales de Bizkaia
 
Historia

Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoa-ren sorketaren lehen mendeurrenaren ospakizuna dela eta, 1997-ko Otsailaren 19an BILBOKO INGENIARIEN ESKOLA FUNDAZIOA sortu zen.

Eskolari estuz lotuta dago Fundazioa, Fundazioa ikerkuntzaren eta tecnologi prestakuntzaren lanen protagonista eta lekuko da, lan hauek Bizkaiari oparotasuna eta ospea eman dizkiote. Fundazioaren helburuak ondokoak dira;  Eskolako gobernu organoei aholku ematea, ingeniaritzaren irakaskuntza eta bere ikasleen prestakuntza hobetzeko, Eskolako irakasleak eta doktoreek egiten dituzten ikerkekuntza lanak garatzea, Teknologi eta industri arloan berriztapena suspertzea Euskadiko enpresetan.

BILBOKO INGENIARIEN ESKOLA FUNDAZIOA-k bere helburuak betetzen ditu ondoko ekintzen bidez; egiten dituen azterketak, antolatzen dituen hitzaldi eta mintegiak, sortzen dituen txostenak, argitaratzen dituen argitalpenak, programatzen dituen ikastaroak, suspertzen dituen ikerketak, etab. Eskolako kalitatea hobetzeko asmoa duten proposamenen bidez Fundazioak Eskolan irakaskuntza eta ikerkuntza suspertzea eta hobetzea du helburu, era berean Fundazioak Eskolaren nazioartekotzea bilatzen du. Fundazioaren helburu nagusietariko bat ondokoen merituak suspertu eta ezagutaraztea da; Eskolako ikasleenak, Eskolako ingeniari graduatenak, bere irakasleenak, Eskolarekin harreman duen talde kopurutsuarenak, ingeniaritzaren zabaltze eta ospea lagundu duen edozein persona edo erakundeenak.

Horrez gain, ingeniaritza jardunetan nabarmendu direneei Fundazioak sariak, goraipamenak eta emaiak ematen dizkie.

foto_historia.jpg