1999 urtean "HITZETAN Elkarraldiak Bilboko Ingeniarien Eskolan" sortzen da, hausnarketerako, hizketarako, azterketarako eta eztabaidarako aukera emateko asmoz. Kultur, unibersitate, enpresa, kirol eta beste arloetako ospe handiko petsonek parte hartzen dute. Era honetan etorkizunean oinarrizko erreferente kultural eta ospekoa bihurtuko delakoan gaude.
"HITZETAN Elakarraldiak Bilboko Ingeniarien Eskolan"-en oinarriak ondokoak dira; jorratutako gaien originaltasuna eta euren ikuspegia, planteaketen neurribidea eta gizartearen interesa. Bai HITZETAN-eko gonbidatuak aukeratzerakoan (batzorde antolatzailaren ardura dena) eta bai elkarraldien garatzerakoan premisa hauek kontutan hartzen dira.
"HITZETAN Elkarraldiak Bilboko Ingeniarien Eskolan"-en bitartez kultur, zientzia, gizarte eta giza baloreak zabaltzen lagundu nahi dugu. Horretarako gonbidatuen esperientzia eta lorpenak guztiok eredutzat hartzen ditugu, azken finean gizarte guztiaren ondarea baitira.
"HITZETAN Elkarraldiak Bilboko Ingeniarien Eskolan"-aren edizio bakoitzean gonbidatu gisa jende ospetsua ekartzen da (elkarraldi bakoitzean pertsona bat baino gehiago etorri daiteke), pertsona, hauek euren arlotan lan garrantzitsu bat garatu dute eta guztion gozamenerako lan hau zabaldu nahi dute.
"HITZETAN Elkarraldiak Bilboko Ingeniarien Eskolan"-aren gonbidatuen hautaketaz euren lanari ospea eman eta ondokoak zabaldu nahi ditugu: ibilbidea, bizimodua, ausardia, osotasuna, uharra (gizartearentzat jarraitzeko eredua baita), oldea eta izakera. Hauek jendearen aurrean estimatzen zaizkie eta gertakizun edo ibilbide positiboekin lotzen dituzte.
Ondoko petsoneak HITZETAN-en gonbidatuak izan dira:
- José Antonio Camacho
- Martín Fiz
- José Antonio Ruiz "Espartaco"
- Alberto Berasategui y Emilio Sánchez Vicario
- Andoni Zubizarreta y Jorge Valdano