Escuela Superior de Ingenieros de Bilbao
Colegio Oficial de Ingenieros Industriales de Bizkaia
 
Ekintzak > Esker on / Sariak > Ingenia Sariak

IZENA
INGENIA SARIAK
Emailea: BILBOKO INGENIARIEN ESKOLA FUNDAZIOA


AURREKARIAK
Bilboko Ingeniarien Goi Eskolaren lehen urteurrena 1997ko otsailaren 19an ospatu zela eta, BILBOKO INGENIARIEN ESKOLA FUNDAZIOA eratu zen.


Eskolak, tecnologia ikerkuntzan eta heziketan buru-belarri sartuta eta partaide izateaz gain, Bizkaiari onura eta ospea eman dio. Eta Eskola horri estuki lotuta, FUNDAZIOA sortu da Eskolako gobernu organoei aholkatzeko, irakasleen eta doktoretza lortzeko bidean daudenen ikerketa lanak garatzeko, eta Euskadiko enpresetan teknologia eta industria berrikuntzak bultzatzeko. Fundazioak Eskolako gobernu organoei ingeniaritza irakaskuntzaren eta ikasleen hezkuntzaren inguruan aholkatuko die.


BILBOKO INGENIARIEN ESKOLA FUNDAZIOAk bere lana egiteko, azterlanak burutzen ditu, hitzaldiak eta mintegiak antolatzen ditu, irizpenak ematen ditu, argitalpenak editatzen ditu, ikastaroak antolatzen ditu, ikerkuntza bultzatzen du… Eta hori guztia, alde batetik, Bilboko Ingeniarien Eskolako irakaskuntza eta ikerkuntza hobetzeko eta bultzatzeko asmoz, eta, bestaldetik, Eskola nazioarteko bihurtzeko asmoz, Eskolako kalitatea hobetzea erraztuko duten proposamenak eginez.


Eskolaren helburu nagusietako bat da honako hauei beren merezimendua aitortzea: Eskolako ikasleei, bertan graduatutako ingeniariei, bertako irakasleei, Eskolarekin hartu-emanak dituen hainbat eta hainbat enpresari, edo ingeniaritza zabaltzen eta prestigioa ematen lagundu duten pertsonei edo erakundeei.

Gainera, BILBOKO INGENIARIEN ESKOLA FUNDAZIOAk sariak eta horrelakoak ematen dizkie ingeniaritzan nabarmendu direnei.

IZAERA
BILBOKO INGENIARIEN ESKOLA FUNDAZIOAren izaeraren eta helburuen ikur gisa INGENIA SARIAK sortzen dira. Sari horien bidez nahi da pertsonei, lan taldeei, enpresei edo erakundeei ingeniaritzaren arloan egindako lanagatik lortutakoa aitortzea. Eta lortutako hori guztientzako jarraibidea ez ezik, teknologian aitzindaria ere izango da; halaber, gizartearen edo ekonomiaren aldetik, kontuan hartzekoa izango da, aldatzeko eta aurrera egiteko.


ARAUA
INGENIA SARIEN —bi bertsio dituzte, Lana eta Jardunbidea— helburua da pertsonei, lan taldeei, enpresei edo erakundeei ingeniaritzaren inguruan burututako lan profesionala eta pertsonala aitortzea.


INGENIA SARIA, LAN OSOAGATIK
Sari hau emango zaio burututako sormen edo ikerkuntza lanaren bidez ingeniaritzaren arlorako ekarpen aipagarria egin duen pertsona, lan talde, enpresa edo erakundeari.


INGENIA SARIA, JARDUNBIDE PROFESIONALAGATIK
Sari hau emango zaio ingeniaritzaren arloan burututako lanaren bidez ingeniaritza garatzen edo zabaltzen nabarmen lagundu duen pertsona, lan talde, enpresa edo erakundeari. Jardunbide profesional osoa aintzatesten eta baloratzen da.

INGENIA SARIEN euskarriaren egilea Rosemarie Enrich eskultorea da.


EPAIMAHAIA
Bi sariak epaimahai bakarrak epaituko ditu. Epaimahaiko kideak BILBOKO INGENIARIEN ESKOLA FUNDAZIOAk izendatuko ditu. INGENIA SARIEN epaimahaia ospetsua eta independientea da. Epaimahaikideek inork baino hobeto ezagutzen dute ingeniaritzako edozein arlotan burututako lana, bai jardunbide profesionalari dagokionez, bai aparteko aipamena merezi duen ingeniaritzako edozein lan bereziari dagokionez.
Epaimahaikideek lehendakaria eta idazkaria aukeratuko dituzte. Lehendakariak deliberazioak zuzenduko ditu; eginez gero, botazioak ere bai. Idazkariak bileretako aktak egingo ditu. Botoa emateko, bilerak formala izan beharko du eta epaimahaikide bakoitzak berea emango du, bileran. Saria emango zaio epaimahaikideen botorik gehien jasotzen duenari. Litekeena da saria banatzea, proposatzen diren pertsonen, lan taldeen, enpresen edo erakundeen merezimenduak argi eta garbi elkarren osagarri izango balira; baina hori ez da ohikoa izango. 

Epaimahaia honako hauek osatuko dute:

Manuel Montero García Jn..– UPV/EHUko Errektore Jauna
Agustín Iturriaga Jn..– Bizkaiko Industria Ingeniarien Erkide Ofizialeko Dekanoa.
José Antonio Garrido Martínez Jn.. – Bilboko Ingeniarien Eskola Fundazioko Lehendakaria.
Ricardo Álvarez Isasi Jn..– Bilboko Ingeniarien Goi Eskolako Zuzendari a (1981-1993).
Juan Andrés Legarreta Fernández Jn..– Bilboko Ingeniarien Goi Eskolako Zuzendari a (1993-1999).

Sari proposamenak Bilboko Ingeniarien Eskola Fundazioko  Idazkaritzan entregatuko dira (Alameda de Urquijo, z/g. 48013 BILBAO)

EGUTEGIA

BILBOKO INGENIARIEN ESKOLA FUNDAZIOAk urtero deitzen ditu INGENIA SARIAK. Lehen edizioa 2002an izango da.